The Purple Meridians koordenatu geografiko eta sinbolikoak dira, eta baita Europako hiru hiritan egoitza duten hiru erakundek 2021ean sortutako proiektu baten izena ere: Streeen.org (Turin), Observatori de Video No Identificat (Bartzelona) eta Rosa Kad-nn Derne (Diyarbakir).
Proiektuak, sponsorship Eurimages Promoting Gender Equality 2021-2023 irabazlea izan dena, hainbat herrialdetako 30 zinemagile baino gehiago elkartzea lortu du, industria zinematografikoan dituzten oztopoei buruz eztabaidatzeko, aurreprodukziorako, produkziorako eta banaketarako tresnak eta aholkuak partekatzeko eta etorkizuneko lankidetzarako sare bat sortzeko.
Proiektuaren hirugarren edizioak Suargi Gobernuz Kanpoko Erakundearen, Durangoko Liburu Azokaren (2023ko abenduak 6-11) eta euskal zinemagile talde baten laguntza izango du eta Durangon bertan gauzatuko da.
Bi gai nagusi izango dira hirugarren ekitaldi honen ardatzak, eta bi saiotan eztabaidatuko dituzte abenduaren 7an (Udal Euskaltegiko Aretoan): emakumeek zinemaren industrian lana eta zaintza-lana uztartzeko dituzten zailtasunak, erantzunak, proposamenak (amatasuna, haurrak zaintzea, adinekoak zaintzea, bikote/senide gaixoa zaintzea, etab.) eta desgaitasuna duten emakumeentzat, sortzetikoak edo gerran sufritutakoak izan.
Zuzenean desgaitasun egoera hori bizi duten bi zinemagile izango dira eztabaidaren buru, Lisa Çalan eta Ahu Öztürk. Bi zuzendariak euskal zinemagileekin elkartuko dira (gai horiek lantzen ari dira eta aurten zaintzari buruzko manifestu bat aurkeztuko dute), baita TPMko gainerako zinemagileekin ere (Italia eta Kataluniakoak); arazoak azaltzearekin batera, erantzunak proposatuko dituzte, TPM proiektuaren zutabeetako bat hainbat herrialdetako emakume zinemagileen arteko sareak sortzea izan zela kontuan hartu behar baita.
Hizlariak honako hauek izango dira: Lisa Çalan, Ahu Öztürk (Turkiakoa, TPM), nazioartean saritutako Itziar Ituño (La casa de papel) euskal aktorea, Ainhoa Olaso (Aukera programaren irabazlea) eta Estibaliz Urresola (Berlinalen 2023an saritua) euskal zuzendariak, Lara Vilanova  (TPM) kataluniar zuzendaria, Claudia Tosi  (TPM) italiar zuzendaria, Belfasten bizi den Luciana de Mello argentinar gidoilaria, Mary Jirmanus Saba Libanoko zuzendaria, Sevinaz Evdike (Kezi emakume zinemagileen kolektiboa) zuzendari kurdua, eta Elli zuzendaria (Post Collective – Buriatia, Greece, Syria).
Jardunaldiarekin batera, Irudienean  (12:30-13:30) proiektatuko dituzte Estibaliz Urresolaren Cuerdas film laburra eta Mary Jirmanus Sabaren Work in Progress bat.
19:00etan, zinemagileek prentsari aurkeztuko diote jardunaldiaren laburpen lan bat. Prentsaurrekoan, gainera, zinemagile palestinar batek parte hartuko du.

Sustatzaileak eta lankidetzak
The Purple Meridans proiektua Streeen.org (Turin-Italy), Ovni  (Katalunia) eta Rosa Kad, Derne, (Diyarbakir-Kurdistan Norte-Turchia) enpresen proiektua da.
Durangoko Suargi Elkarteak eta Durangoko Azokak sustatu dute ekitaldia.
Laguntzaileak: Progetto IMFILM, Zutarri Kultur Elkartea


PROIEKTUAK / PROYECTS